Exercises

Tratu txarren salaketa

Goenkaleko atal batean oinarritua.

1. ataza: Tratu txarren salaketa

Ikusi bideoa, ondo ulertzen ahalegindu, eta, gero, bete hutsuneak. Ariketa honetan, hikako moldeak landuko ditugu.

2. ataza: Tratu txarren salaketa (2)

Ikusi berriro bideoa, eta, ondoren, aukeratu erantzun egokia.

3. ataza: Tratu txarren salaketa (3)

Ariketa honen helburua da Iñaki Perurena aktoreari buruzko informazio interesgarria bilatzea  eta, jarraian, artikulu bat idaztea. Horretarako, Interneteko bilatzaileren batean idatzi: Iñaki Perurena. Gero, animatzen bazarete, komunikabideren batera bidali, argitara dezaten.

4. ataza: Tratu txarren salaketa (4)

Azkenik, tratu txarrei buruzko hitzalditxoa prestatzea proposatzen dizuegu. Beraz, hasteko, zehaztu gaia, hau da, zeri buruz mintzatuko zareten. Horretarako, erreparatu zuen inguruari, kontuan izan prentsako informazioa edota, behar izanez gero, bilatu informazio gehiago Interneten.

Mintzatzea da helburua, zuek gai horretaz hitz egitea. Aukera baldin baduzue: 1) lehenik, hitzalditxo bat eman eta 2) gero, elkarrizketa bat izan hitzaldira joandakoekin. Zuek adituaren rola beteko duzue.

Gure proposamena osorik betetzerik izango ez bazenute, lasai ibili, eta lagunen batekin hitz egin gai horri buruz.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment