Exercises

Ez dira gozokiak

Ikastunitate honetan, botiken erabileraz arituko zara. Automedikazioa eta autopreskripzioak izan ditzaketen ondorioak aztertu, eta antibiotikoen ezaugarriak ondo zehazteko aukera izango duzu. Hori guztia kontsultara antibiotiko eske joaten zaizunari beharrezko azalpenak eman diezazkiozun.

IKASTUNITATEAREN HELBURU NAGUSIA
  • Antibiotikoen ezaugarriak kontuan hartuta, pazientearekin erabilera egokiaz hitz egitea.
Zenbait jarduera egingo dituzu ikastunitate honetan:
  • Ulermena:
    • Autopreskripzioari eta automedikazioari buruzko informazioa sailkatu.
    • Entzundako elkarrizketari buruzko galderei erantzun.
    • Elkarrizketan oinarritutako hutsuneak bete.
  • Mintzamena:
    • Antibiotikoen erabilera egokirako azalpena osatu.
    • Aholkuak euskaratu.
  • Gramatika:
    • Esaldiak euskaratu.
    • Esaldi erabilgarriak gaztelaniaz jarri.
 
 

Comments
Login for comment