Exercises

Amaren esnea bularrean

Emakumea erditu eta bi-hiru egunera etortzen zaio esnea. Horixe da, bada, erreportajean azaltzen duten gaia eta sekuentzia honen oinarria.

1. ataza: Amaren esnea bularrean

Ikusi erreportajea, saiatu behar bezala ulertzen eta, jarraian, aukeratu erantzun egokia.

2. ataza: Amaren esnea bularrean (2)

Ikusi berriro erreportajea, ongi ulertu eta, gero, adierazi zer gertatzen den hurrenez hurren.

3. ataza: Amaren esnea bularrean (3)

Azkenik, ikusi berriro erreportajea, eta presta ezazu ahozko aurkezpena. Kontua da baten bati kontatu behar diozula telebistaren bidez jasotako informazioa.

Horretarako, lehendabizi, egin ezazu laburpen bat eta, gero, zure hitzalditxoa gauzatu.

Batzuetan, interesgarria izaten da ispilu baten aurrean bakarka aritzea edota nork bere grabazioa egitea, entzun eta hobetzen joateko. Entrenatzen bazara, hobeto egingo duzu.

 
 

Comments
Login for comment