Exercises

Gazi-gezak

Litxarreriak jateak osasunean duen ondorio kaltegarriez arituko zara oraingoan. Kontsultara tripako minez joandako haurraren diagnostikoa egin ondoren, gaiarekin zerikusia duen azalpena eman beharko diezu haurrari eta bere gurasoei, ikastunitatearen bukaerako elkarrizketan.

IKASTUNITATEAREN HELBURU NAGUSIA:
- Gozoki asko jatea kaltegarria dela azaltzea haurrari zein gurasoei.

Hainbat jarduera egingo dituzu ikastunitate honetan:
  • Ulermena:
    • Gominolen osagaiak elkarrizketan eta testuan identifikatzea.
    • Gominolen kalteak azaltzeko diskurtsoa antolatzea.
    • Elkarrizketa batean pediatraren galderak kokatzea.
  • Mintzamena:
    • Gozoki gehiegi jatearen ondorioak azaltzea.
  • Gramatika:
    • Entzundako eta irakurritako azalpenak alderatzea.
    • Gluzemiari buruzko hiztegia ikastea.
 
 

Comments
Login for comment