Exercises

Medikuak esan dit minbizia dudala

Oso ezaguna egin da gure artean Joxe Aranzabalek, 2005eko otsailean, Medikuak esan dit minbizia dudala izenburuarekin argitaratu zuen liburua. Bertan, linfoma bat zuela jakin zuenetik ordura arte igarotakoak azaltzen ditu.

Sekuentzia honetan, linfomaz eta Joxek berak izandako eskarmentuaz gehiago jakiteko aukera izateaz gain, berak bizi izandako bezalako momentu berezietan, gaixoari egoki zuzentzeko hainbat ideia ezagutuko dituzu.


Hori dela eta, honakoak egingo dituzu:
  • Linfomaren inguruan irakurritako ideiak identifikatu
  • Grafikoan oinarritutako informazioa testuan kokatu
  • Joxe Aranzabali egindako elkarrizketa osatu, hutsuneak betez
  • Gaixoari zerbait gogorra adierazteko esaldi egokiak aukeratu
  • Gaitzaren prozesua osatzeko, Sustatun argitaratutako testu zatiak antolatu

Interesatzen zaizu

  • Zu

    Zu

    Izenburuko Zu hori idazlearen emaztea da, pankrea-minbizia duena. 2012an diagnostikatu zioten, eta kolpe latza izan zen. Idazleak Zu horretaz dihardu eleberrian, emazteaz alegia, minbiziaz, izan duten bizimodu-aldaketaz…

    Zu
 
 

Comments
Login for comment