Exercises

Bularreko minbizia. Sekuentzia


Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna den honetan, gai horrekin lotutako sekuentzia bat eskaintzen dizugu hemen.

Bertan, Jesus Alfarori Euskadi Irratian egindako elkarrizketa lantzen da. Jesus Alfaro medikua da, eta Donostiako Institutu Onkologikoan ari da lanean azken urteotan, gaur egun Bularreko Minbiziaren Unitatean hain zuzen ere.

Elkarrizketaren gaia Bularreko Minbizia da. Gaur egun ere, kezka eta ardura asko sortzen ditu bularreko minbiziak emakumeengan. Kezka eta ardura horiek argitzen saiatzen da Jesus Alfaro saio honetan.

Minbizia hitza entzute hutsak izu-ikara sortzen digu, hezurretaraino, eta ez da gutxiagorako. Nork ez du ezagutu minbiziak eramandako norbait? Ez du, ez, alferrik "min bizia" izena euskaraz! Bularreko minbizia, berriz, emakumeen amesgaiztoa izan ohi da. Baina ba al zenekiten amesgaizto bera zutela Egiptoko emakumeek ere?

 

 

 

 
 

Comments
Login for comment