Exercises

Gorreria

"Gorreria gero eta gehiago ari da zabaltzen. British MRC Institute of Hearing elkarteak emandako datuen arabera, mundu zabalean 560 milioi lagun inguruk dute gorreri-arazoren bat edo beste" (Berria, 2004/10/10)

Eta arazoari irtenbidea ematen saiatzen ari da gaur egungo medikuntza, hainbat teknika erabiliz eta teknologiarik aurreratuena baliatuz. Sekuentzia honetan, gaixoari eginiko diagnostikoan eta ebakuntzan erabiltzen diren bi tekniken azalpena nola egin ikasiko duzu.

Hona hemen egingo dituzun jarduerak:

  • Gorreriaren inguruko hiztegia ikasiko duzu.
  • Hiru berri labur irakurriko dituzu, gorreria sorrarazten duten hainbat arrazoi ezagutzeko.
  • Erizainaren eta gaixoaren arteko elkarrizketa bat egoki ordenatuko duzu, honakoa ikasteko: erizainak nola jakinarazi behar dion gaixoari egingo zaion probaren berri.
  • -n eta -z gero partikulak erabiliz, esaldiak osatuko dituzu.
  • Galderak erantzun egokiekin lotuz, gaixoari egin beharreko koklearen inplantea zertan den modu informalez nola adierazi ikasiko duzu.
 
 

Comments
Login for comment