Exercises

Hepatitis motak

Sendagilearen irratsaio honetan, Hepatitis gaixotasunari buruzko azalpenak eman dituzte. Saio horretan oinarrituta, 4 pertsonaren artean egiteko ariketa multzoa duzu hau.

Pertsona bakoitzak hepatitis mota bakoitzari dagokion pasartea entzun behar du eta bertako datuak gogoratu. Ondoren, beste pasartea entzun duten ikaskideekin elkartu eta haiengandik jaso informazioa orrialdean eskatzen zaizkion datuak bete ahal izateko. Segidan, txiste labur bat irakurriko dute, txiste horren azken zatitxoa falta da, ordea. Bakoitzak bukaera bat emango dio txisteari zentzua har dezan.

Elkarren artean ahoz erabaki dezakete zein den bukaerarik onena (emandako eredua ikusi baino lehen).

3. ataza aurreko txistearekin lotuta dago. Bertako hitz jokoa hizkuntzaren erabilera okerrean dago oinarritua. Hemen akats berari lotutako hainbat esaldi zuzendu beharko dituzte.

4. urrats honetan, nork bere jakintza neurtu ahal izango du. Hepatitisa bezala, sexu bidez transmititzen diren hainbat gaixotasunen definizioa, irudia eta izenak daude. Nahastuta datoz eta ordenatu egin behar dira.

Interesatzen zaizu

  • B Hepatitisa

    B Hepatitisa

    2011ko apirilaren 5ean hil zen Baruch Samuel Blumberg, estatubatuar zientzialari eta medikuak aurkitu zuen B hepatitisaren birusa eta haren aurkako txertoa.

    B Hepatitisa
 
 

Comments
Login for comment