Exercises

Laura Mintegiren iritzia


Laura Mintegi EHUko doktore eta idazlea. Ecce homo izena du argitaratu duen azken liburuak. Gizonen eta emakumeen arteko harremanak jorratzen ditu. Elkarrizketa interesgarria bizkaieraz egin diotena.

Guk bi ataza proposatzen dizkizugu.

1.ataza: Laura Mintegi. Irakurri Laura Mintegiri bizkaieraz egindako elkarrizketa Bizkaie! aldizkarian (klik egin dokutekan). Saiatu ulertzen, eta, gero, aukeratu erantzun zuzena.

2.ataza: Laura Mintegi bizkaieraz. Laura Mintegiri egindako elkarrizketa bizkaieraz argitaratu dute Bizkaie! aldizkarikoek. Ariketa honetan, bizkaieratik euskara baturako aldaketa nolakoa den ikusarazi nahi dizugu. Lehendabizi, irakurri berriro elkarrizketa eta arreta jarri bizkaierazko formetan (gura baduzu, idatzi paper batean bizkaierazkoa eta ondoan dagokion ordaina euskara batuan);  horretarako, testuinguruaz baliatu. Gero, egin ariketa, egiaztatzeko zure hipotesiak. Beraz,  lotu ezkerreko zutabean dauden bizkaierazko formak euskara batuan daudenekin. Bukatzeko, gauza al zara zer edo zer bizkaieraz esateko?

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment