Exercises

Gure menuak


Mundu osoan gero eta gehiago jaten dugu animalia-proteina (haragia, arraina). Ondorioz, gure sukaldaritzan gero eta toki gutxiago dute barrazkiek eta lekariek. Ondorioz, hazkuntza industriala areagotu da, eta, horrekin batera, osasun-arazoak eta ingurumenarekin lotutakoak.

1.ataza: Gure menuak. Hiztegia landuko dugu. Idazlea Ipar Euskal Herrikoa denez, hango euskalkietako hiztegi batua darabil. Ariketan ezker aldeko hitzak eskuin aldekoekin lotu behar dira, sinonimoak bilatu behar dira.

2. ataza: Gero eta haragi eta arrain gehiago. Ariketa egiteko, lehendabizi, idatzia ongi ulertu behar da, eta, gero, adierazi ea egia diren begien aurrean jarritako baieztapenak. Ulermen ariketa duzu.

Bukatzeko, beti saia zaitezke laburpentxo bat egiten edota norbaiti kontatzen irakurritakoa. Gainera, zure iritzia ematera ere ausar zintezke.

Interesatzen zaizu

  • Gure menuak

    Gure menuak

    Iparraldeko barne zolako ostatu batera bazoazte bazkaltzera, honelakoxe menua eskainiko dizuete, ez kario: sarreran hestebetea edo txerrikia eta patea; platera nagusian ahate urinekoa -Amikuzeko ekoizleek deitzen duten moduan eta Hegoaldeko gastronomoek, frantsesez, confit itzultzen dutena-. Ahoa garbitzeko, ardi gasna; eta ahoa gozatzeko, euskal pastiza. Berdin antzekoak bazkari militanteak, salbu urinekoaren lekuan saiheskia izaten dela. Haragirako joera horiei "Barnekaldeko txitxikeriak" deitzen die lagun baxenabartar batek. Han bakarrik balira!

    Gure menuak
 
 

Comments
Login for comment