Exercises

Musu ematea ohitura ikasia ote da?

Apirilaren 13an musuaren nazioarteko eguna ospatzen dute batzuek. Musu ematea gizakiok oso berezkoa dugun ohitura bat da baina, non du jatorria? Zertarako ematen ditugu musuak? Noiz, nola eta zenbat eman behar dira? Musuka eta zirrika agerian aritzea onargarria da zure ustez?

Sekuentzia honetan, lehenik, musu emateko ohituraren jatorriaren berri izango duzu. Bigarrenik, Euskadi Gazteako Julen Telleriari kalean bere Izeba Maiterekin topo egin zuenenean gertatutakoa entzungo duzu. Azkenik, musuka eta zirrika agerian aritzea egokia ote den eztabaidatuko duzu ikaskideekin. Ariketa hauek egingo dituzu:

- Testu bat irakurri eta hainbat hitzen sinonimoak emango dituzu.

- Entzungai bat aditu, eta bitartean erantzun egokia zein den aukeratuko duzu.

- Musu emateko ohituraren gainean mintzatuko zara ikaskideekin taldeka. Gero, denon artean, musuka eta zirrika agerian aritzeaz eztabaidatuko duzue.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment