Gehienetan antsietatea gaixotasunarekin eta arazoekin lotzen dugu, baina bere neurrian sentsazio hori lagungarria izan omen daiteke. Felix Zubia medikuak gai honi buruz hainbat xehetasun interesgarri emango dizkigu.
Estatuan lehen aldiz, lan-kargak eragindako antsietate-krisia lan-istripu moduan onartu dute. Osakidetzako Arrasateko langile bati gertatu zitzaion pasa den urtean eta epaitegietara jo ondoren, Eibarko epaile batek arrazoia eman dio langileari.
Psikofarmakoak dira eguneroko kontsultan medikamentu errezetatuenak. Gaurko gizartean ez gaude sufritzeko prest eta estutasun edo insomnio kasuen aurrean, botika izaten da soluziorik errazena.
Bikote harreman orekatuen ereduak falta dira gaur egun. Horren gainean hausnartu du bere azken liburuan: Si duele, no es amor (Min ematen badu, ez da maitasuna)
Dugun bizi-erritmo azkarrak eraginda, gaur egun jende askok ditu antsietate-arazoak, eta batzuetan garrantziarik eman ez arren, ondo zaindu eta tratatu beharrekoa izan daiteke.
Euskaldunok ez omen dugu behar adina atseden hartzen eta loari ordu gehiegi lapurtzen omen dizkiogu. Horren ondorioz, estres, urduritasun eta antsietate-kasuak gero eta gehiago dira gurean. Sendagairik onena ohitura txarrak aldatzea eta lo-orduak errespetatzea dela esaten dute adituek.