Exercises

Zer dakigu haurren minbiziaz?

Otsailaren 15a Haurren Minbiziaren Nazioarteko eguna da. Minbizia hitza entzuteak izutu egiten gaitu, askotan, eta haur batek minbizia duela entzuten dugunean, zer esanik ez, baina, askok uste dutenaren aurka, haurren minbiziak sendatzeko aukera handiak omen ditu.

Sekuentzia honetan, gaiari buruzko erreportajea entzun ondoren, landutako edukien gaineko ulermena eta hizkuntza lantzeko zenbait ariketa proposatzen dizkizugu.

Interesatzen zaizu

  • $hauContent
  • Haurren minbiziaz

    Haurren minbiziaz

    Otsailaren 15a Haurren Minbiziaren Nazioarteko eguna da.

    Haurren minbiziaz
  • Haurrak eta minbizia. Sekuentzia

    Haurrak eta minbizia. Sekuentzia

    Haurren minbizia izango duzu hizpide sekuentzia honetan. Lehen atazan, eskolako hezitzaileei zuzendutako gida baten atal bat irakurriko duzu. Informazio hori baliatuta, haur-minbiziari buruzko ezaugarriak, minbizi mota ohikoenak eta tratamenduak aztertuko dituzu. Bigarrenean, minbizia diagnostikatu dioten haur baten gurasoen bizipenak ezagutuko dituzu, eta haurrak jaso duen arreta aztertzeko aukera izango duzu. Azkenekoan, berriz, haurrari bere gaixotasunaren berri nola eman aztertuko dituzu kontsultako elkarrizketan.

    Haurrak eta minbizia. Sekuentzia
 
 

Comments
Login for comment