Drogen kontsumoa berez kaltegarria da, baina, askoz kalte handiagoak eragin ditzake drogak nahasteak. Horrela erakusten du Bilbon gazte bati gertatutakoak.
Ailaket taldea festaz festa ibiltzen da herritarren zalantzak argitzen eta drogen onurak eta kalteak azalerazten. Urtez urte, gero eta jende gehiago joaten da haien postura, aholku eske. Ailaket taldeko Maiteneri eginiko elkarrizketa entzun ondoren, ulermena lantzeko zenbait ataza proposatzen dizkizuegu.
Imanol Altuna Lasa izeneko Errotxapeako heldu baten bizitza kontatzen du Daniel Sanz madrildar euskaldun berriaren lehen eleberriak. Gaztetan, Imanolek bere burua bakartzeko joera zuen, bakarrik sentitzen baitzen, baita lagunartean ere.
Eleberri honetan, Bermeoren antza handia duen itsasertzeko herri batean, 80ko hamarkadan, heroinak eta hiesak izandako eragina kontatzen da, baina gaur egungo ikuspegitik kontatua. Fikzioa da nobela, baina egia-itxura eman dio Goienetxeak.
Hilketa baten inguruko landa-giroko thriller-a dakarkigu Iñaki Irasizabalek. Pertsonaiak Saioa, Edy eta Lander dira eta istorioa Bizkaiko Zornotza aldean dagoen Aramotz mendialde itxian garatu du idazleak.