Exercises

Sineskeriak

Sineskeriak, kondairak, belaunaldiz belaunaldi eta ahoz aho jasotzen diren istorioak eta kontuak dira oraingo honetan aztergai. Gure mundua ulertzeko modu ezberdinak daudela eta egon direla jakinarazten digu ahozko tradizioak. Sakamantekasen istorioa, esaterako, ez da berdin ulertzen orain edo duela 50 urte. Izan ere, aditu dugun istorioa, inork kontatu digun gertaera, edo irakurtzean inoiz imajinatu dugun lekua errealitatearen aldean, askotan, neurriz kanpokoa izan ohi da. Horixe da unitateak adierazi nahi diguna: mundua nork bere neurrira egokitu nahi izaten du, besteek ere hala dela sinets dezaten.

Interesatzen zaizu

  • Ez erran deus

    Ez erran deus

    Eleberri beltz honetan, Toure detektibeak hiri-girotik landa-girora egiten du ihes, eta giro berrira ohitu beharko du. Izan ere, astakeria bat argitu beharko du: zergatik moztu dioten burua asto bati motozerraz. Herri txikiak bukolikoak direla? Ez eleberri honetan.

    Ez erran deus
  • Ahuntzaren urtea horoskopo txinatarrean

    Ahuntzaren urtea horoskopo txinatarrean

    Ahuntzaren urtea da 2015 eta hasi, otsailaren 19an hasi da. Hori dela-eta, Euskadi Irratiko Txinako korrespontsala elkarrizketatu dute, eta hango berezitasunen berri ematen du audio honetan.

    Ahuntzaren urtea horoskopo txinatarrean
  • Euskaldun fobiadun

    Euskaldun fobiadun

    Gorroto txikiak eta beldur handi patologikoak fobiak dira. Denok gara fobiadunak, neurri batean, eta horrek gizaki egiten gaitu. Gure nortasuna definitzen dute eta, askotan, gure jokaeraren eragile dira. Hau horrela, ikastunitate honetan, ikasleek euren esperientziak kontatuz, beste batzuenak adituz eta hainbat informazio jasoz, beldurraren gaineko iritziak, usteak, pasadizoak... ahoz kontatzeko eta idazteko aukera izango dute.

    Euskaldun fobiadun
  • Eta etorkizunean, zer?

    Eta etorkizunean, zer?

    Oraingo ikastunitate honetan, gizakiaren etorkizuneko bizimodua izango da gure gai nagusia, nahiz eta atzera, gure arbasoen garaiari, begira ere jarriko garen. Antzinatik etorkizunerako jauzia behar bezala egiten lagunduko dizugu eta zer pentsatu ugari emango: nola ikusten dugun geure burua hemendik urte batzuetara: gure itxura, lanbidea, bizitokia, janzkera...

    Eta etorkizunean, zer?
  • Sineskeriak

    Sineskeriak

    Sineskeriak arbasoengandik datozkigun usteak dira, belaunaldiz belaunaldi iraun duten beldurrak eta tradizioak.

    Sineskeriak
 
 

Comments
Login for comment