Exercises

Euskaldun fobiadun

Gorroto txikiak eta beldur handi patologikoak fobiak dira. Denok gara fobiadunak, neurri batean, eta horrek gizaki egiten gaitu. Gure nortasuna definitzen dute eta, askotan, gure jokaeraren eragile dira. Hau horrela, ikastunitate honetan, ikasleek euren esperientziak kontatuz, beste batzuenak adituz eta hainbat informazio jasoz, beldurraren gaineko iritziak, usteak, pasadizoak... ahoz kontatzeko eta idazteko aukera izango dute.

Interesatzen zaizu

  • Trilogia hiperlaburra

    Trilogia hiperlaburra

    Liburu honek hiru zati ditu: aurrenekoan, oso ipuin laburrak; bigarrenean, hurrenkera alfabetikoan, benetako fobiei buruzko testu motzak (Batzuetan ez baita erraza fobiei buruzko testua irakurrita zein fobiaz ari den jakitea, asteriskoak daude orrien azpian argibide gisara). Hirugarren zatian, berriz, batez ere gaixotasunari eta heriotzari lotutako narrazio ez oso luzeak dakartza.

    Trilogia hiperlaburra
  • Hego haizea, ero haizea

    Hego haizea, ero haizea

    Goizean goiz esnatu eta eguraldi ederra datorrela ikustean bizi-poza sentituko dugu. Lantokirako bidean egunkaria erosi eta burtsan jarrita ditugun baloreak bertan behera etorri direla jakitean goibeldu egingo gara. Aldarteak. Haizea bezain aldakorra izaten da gure umorea. Bolada ona bizi badugu, aldarte oneko izaten gara. Bolada okertzen bazaigu, ordea, aldarte txarreko. Haizea baino eroagoa da gure egoa.

    Hego haizea, ero haizea
  • Eguberri on!

    Eguberri on!

    Gabon garaia erritoz betetakoa izan da beti eta oraindik ere halaxe da: jatorduak, opariak... Errito horiek toki batetik bestera aldatzen badira ere, gero eta antzekoagoak dira. Horixe ikusiko dugu unitate honetan: Euskal Herriko aspaldiko eta gaurko ohiturak aztertu ondoren, munduko beste zenbait lekutakoekin alderatuko ditugu. Azkenik, Interneten bidez, Euskal Herrriko Gabonetako berezko erritoak zein diren adierazteko aukera izango dugu.

    Eguberri on!
  • Sineskeriak

    Sineskeriak

    Sineskeriak, kondairak, belaunaldiz belaunaldi eta ahoz aho jasotzen diren istorioak eta kontuak dira oraingo honetan aztergai. Gure mundua ulertzeko modu ezberdinak daudela eta egon direla jakinarazten digu ahozko tradizioak. Sakamantekasen istorioa, esaterako, ez da berdin ulertzen orain edo duela 50 urte. Izan ere, aditu dugun istorioa, inork kontatu digun gertaera, edo irakurtzean inoiz imajinatu dugun lekua errealitatearen aldean, askotan, neurriz kanpokoa izan ohi da. Horixe da unitateak adierazi nahi diguna: mundua nork bere neurrira egokitu nahi izaten du, besteek ere hala dela sinets dezaten.

    Sineskeriak
  • Txangoa

    Txangoa

    Ikastunitate honetan txango bat antolatuko dugu, zuek erabaki beharko duzue nora, nola eta noiz egingo dugun; halaber, ibilbidearen fitxa ere egin beharko duzue. Horrekin batera, Euskal Herriko parke natural batzuk ezagutzeko aukera izango duzu eta paisaiari eta argazkiei buruz ere arituko gara. Abian jartzeko prest al zaude?

    Txangoa
 
 

Comments
Login for comment