Exercises

Han ere txakurrak oinutsik

Ikastunitate honetan oinetakoak dira mintzagai. Mintzagaia baino atazak lotzeko haria esan beharko genuke. Izan ere, ataza guztiek abiapuntua oinetakoen erreferentzia baitute. Hortaz, helburua ez da oinetakoei buruzko zure ezagutza entziklopedikoa zabaltzea eta bai, horiek aitzakia, zure esperientziak kontatzea, ipuin batzuk ezagutu eta lantzea, narrazio motzak irakurri eta kontatzea. Hortaz, narrazioaren zenbait ezaugarriz jabetu beharko duzu ikastunitateko atazak ondo egiteko.

Interesatzen zaizu

  • Etxeko zapatilak

    Etxeko zapatilak

    Etxeko zapatilak hizpide hartuta, hemen duzue Unai Elizasuk Hitzan idatzitako artikulua. Baina, nolakoak dira zureak? ala oinutsik ibiltzea gustatzen zaizu?

    Etxeko zapatilak
  • Gurpildun zapatilak ikastetxeetan debekatzea eskatu dute

    Gurpildun zapatilak ikastetxeetan debekatzea eskatu dute

    Gurpildun zapatilak goizetik gauera erabiltzea haurrentzat kaltegarria dela diote podologoek, baita futboleko botak egunero erabiltzea ere.

    Gurpildun zapatilak ikastetxeetan debekatzea eskatu dute
  • OZ-eko Azti Harrigarria

    OZ-eko Azti Harrigarria

    Dorothy bere osaba-izebekin eta Ttotto txakurrarekin bizi da Kansas aldean. Neskatoa eta txakurra zikloi batek harrapatu eta leku ezezagun batera eramango ditu. Etxera itzuli nahiko dute. Maitagarri batek OZ Aztiarengana joateko esango die, hark lagunduko diela.

    OZ-eko Azti Harrigarria
  • Hego haizea, ero haizea

    Hego haizea, ero haizea

    Goizean goiz esnatu eta eguraldi ederra datorrela ikustean bizi-poza sentituko dugu. Lantokirako bidean egunkaria erosi eta burtsan jarrita ditugun baloreak bertan behera etorri direla jakitean goibeldu egingo gara. Aldarteak. Haizea bezain aldakorra izaten da gure umorea. Bolada ona bizi badugu, aldarte oneko izaten gara. Bolada okertzen bazaigu, ordea, aldarte txarreko. Haizea baino eroagoa da gure egoa.

    Hego haizea, ero haizea
  • Eguberri on!

    Eguberri on!

    Gabon garaia erritoz betetakoa izan da beti eta oraindik ere halaxe da: jatorduak, opariak... Errito horiek toki batetik bestera aldatzen badira ere, gero eta antzekoagoak dira. Horixe ikusiko dugu unitate honetan: Euskal Herriko aspaldiko eta gaurko ohiturak aztertu ondoren, munduko beste zenbait lekutakoekin alderatuko ditugu. Azkenik, Interneten bidez, Euskal Herrriko Gabonetako berezko erritoak zein diren adierazteko aukera izango dugu.

    Eguberri on!
  • Film laburra ordenatu

    Film laburra ordenatu

    Ikusi filma eta ahalegindu zaitez filma zeure buruan ordenatzen. Pentsa ezazu: zenbat pertsonaia azaltzen dira?, nolakoa da horien arteko harremana?, zer gertatzen da? Ondoren, hirunaka jarrita, zuen bertsioak komentatuko dituzue. Bukatzeko, konparatu zuen istorioa eta jatorrizko bertsioa. Antzekoak al dira?

    Film laburra ordenatu
 
 

Comments
Login for comment