Exercises

Eta etorkizunean, zer?

Oraingo ikastunitate honetan, gizakiaren etorkizuneko bizimodua izango da gure gai nagusia, nahiz eta atzera, gure arbasoen garaiari, begira ere jarriko garen. Antzinatik etorkizunerako jauzia behar bezala egiten lagunduko dizugu eta zer pentsatu ugari emango: nola ikusten dugun geure burua hemendik urte batzuetara: gure itxura, lanbidea, bizitokia, janzkera...

Interesatzen zaizu

  • Desagertzear egon daitezkeen lanbideak

    Desagertzear egon daitezkeen lanbideak

    Hainbat ikerketaren arabera, 2025. urtean makinek beteko dituzte gaur egun gizakiek egiten ditugun hainbat lanpostu.

    Desagertzear egon daitezkeen lanbideak
  • Lanbiderik arraroenak

    Lanbiderik arraroenak

    Zein dira lanik xelebreenak? Eta gogorrenak? Euskadi Irratiko irratsaio bat oinarri hartuta, lanbide berezien inguruan jardungo dugu sekuentzia honetan.

    Lanbiderik arraroenak
  • Etorkizuna gaur da, gaur

    Etorkizuna gaur da, gaur

    1989ko Back to the future II filmak 2015eko urriaren 21ean hainbat asmakizun erabiliko genituela aurreikusi zuen. Aurreikuspen horiek bete diren ala ez erabakiko duzu.

    Etorkizuna gaur da, gaur
  • Hego haizea, ero haizea

    Hego haizea, ero haizea

    Goizean goiz esnatu eta eguraldi ederra datorrela ikustean bizi-poza sentituko dugu. Lantokirako bidean egunkaria erosi eta burtsan jarrita ditugun baloreak bertan behera etorri direla jakitean goibeldu egingo gara. Aldarteak. Haizea bezain aldakorra izaten da gure umorea. Bolada ona bizi badugu, aldarte oneko izaten gara. Bolada okertzen bazaigu, ordea, aldarte txarreko. Haizea baino eroagoa da gure egoa.

    Hego haizea, ero haizea
  • Eguberri on!

    Eguberri on!

    Gabon garaia erritoz betetakoa izan da beti eta oraindik ere halaxe da: jatorduak, opariak... Errito horiek toki batetik bestera aldatzen badira ere, gero eta antzekoagoak dira. Horixe ikusiko dugu unitate honetan: Euskal Herriko aspaldiko eta gaurko ohiturak aztertu ondoren, munduko beste zenbait lekutakoekin alderatuko ditugu. Azkenik, Interneten bidez, Euskal Herrriko Gabonetako berezko erritoak zein diren adierazteko aukera izango dugu.

    Eguberri on!
  • Sineskeriak

    Sineskeriak

    Sineskeriak, kondairak, belaunaldiz belaunaldi eta ahoz aho jasotzen diren istorioak eta kontuak dira oraingo honetan aztergai. Gure mundua ulertzeko modu ezberdinak daudela eta egon direla jakinarazten digu ahozko tradizioak. Sakamantekasen istorioa, esaterako, ez da berdin ulertzen orain edo duela 50 urte. Izan ere, aditu dugun istorioa, inork kontatu digun gertaera, edo irakurtzean inoiz imajinatu dugun lekua errealitatearen aldean, askotan, neurriz kanpokoa izan ohi da. Horixe da unitateak adierazi nahi diguna: mundua nork bere neurrira egokitu nahi izaten du, besteek ere hala dela sinets dezaten.

    Sineskeriak
 
 

Comments
Login for comment