Exercises

Ikusiz ikasi

Iragana gaurkotuko dugu eskolan oraingo honetan. Oroimena da eginkizun horretarako oroimenaz baliatuko gara garai bateko pertsonak eta gauzak deskribatzeko, hala nola, bizi izandako pasartetxoak besteri ezagutarazteko. Beraz, hizkuntzen irakaskuntzan azpimarratzekoa da oroimenaren garrantzia, bai informazioaren iturburu gisa, baita garatu beharreko ikastresna gisa ere.

Interesatzen zaizu

  • Ederra da hitza

    Ederra da hitza

    Ikastunitate honetan gorputzeko itxura izango da mintzagai nagusia. Izan ere, eguneroko bizitzan denbora luzea eman ohi dugu gure itxurari erreparatzen. Gure luze-laburrak, argal-gizenak, beltzaran-zurbilak hizpide izaten dira, nonahi eta noiznahi

    Ederra da hitza
  • Ni Tarzan... Zu Jane

    Ni Tarzan... Zu Jane

    Lehenengo unitate honetan hizkuntzak, gure kasuan euskara, nola ikasten diren aztertuko dugu eta hobeto ikasteko zer egin daitekeen ikusiko. Euskara ikasi duen jendearen testigantzak ezagutuko dituzu: zer eta nola egin duten euskara ikasteko.

    Ni Tarzan... Zu Jane
  • Zuri-beltzeko argazkiak

    Zuri-beltzeko argazkiak

    Idazlea zahartzaroaren atarian dago. Eta bere belaunaldia nola hezi zuten kontatu nahi du liburu honetan.

    Zuri-beltzeko argazkiak
  • Hego haizea, ero haizea

    Hego haizea, ero haizea

    Goizean goiz esnatu eta eguraldi ederra datorrela ikustean bizi-poza sentituko dugu. Lantokirako bidean egunkaria erosi eta burtsan jarrita ditugun baloreak bertan behera etorri direla jakitean goibeldu egingo gara. Aldarteak. Haizea bezain aldakorra izaten da gure umorea. Bolada ona bizi badugu, aldarte oneko izaten gara. Bolada okertzen bazaigu, ordea, aldarte txarreko. Haizea baino eroagoa da gure egoa.

    Hego haizea, ero haizea
  • Eguberri on!

    Eguberri on!

    Gabon garaia erritoz betetakoa izan da beti eta oraindik ere halaxe da: jatorduak, opariak... Errito horiek toki batetik bestera aldatzen badira ere, gero eta antzekoagoak dira. Horixe ikusiko dugu unitate honetan: Euskal Herriko aspaldiko eta gaurko ohiturak aztertu ondoren, munduko beste zenbait lekutakoekin alderatuko ditugu. Azkenik, Interneten bidez, Euskal Herrriko Gabonetako berezko erritoak zein diren adierazteko aukera izango dugu.

    Eguberri on!
 
 

Comments
Login for comment