Exercises

Emakumeak, gizonak eta berdintasuna

Aspaldiko gaia da emakume eta gizonen arteko berdintasunarena. Datu batzuk jasoko ditugu, gaur egun nolako egoera daukagun ikusi ahal izateko.

Sekuentzia honetan zehar egingo dituzun ariketetan gai hauek landuko dituzu:
-Zatikiak nola idazten diren euskaraz.
-Ehunekoak edo portzentajeak nola idatzen diren euskaraz.
-Gizon eta emakumeen arteko berdintasun-egoera zertan den azaltzeko balio diguten hitzak ikasiko dituzu, lehenbizi, gaztelaniazko adierarekin lotuta eta ondoren, testuinguruari erreparatuta.
-Gehien hitzaren adiera bat ikasiko duzu, gaztelaniazko La mayoría de moldearen parekoa. Berau erabiltzeko, esaldi batzuk itzuli beharko dituzu. Testua behar bezala ulertu duzun jakiteko, esaldi batzuk osatuko dituzu, galdera batzuei erantzungo diezu eta esaldi batzuk EGIA ala GEZURRA diren esango duzu.
-Azkenik, gaiaren inguruan duzun iritzia emateko bi proposamen aurkituko dituzu, bata idatziz eta bestea ahoz egiteko modukoa.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment