Exercises

Mintzamena lantzen: antibiotikoen erabilera desegokia

Botikak, zenbait gaixotasunen aurrean behar-beharrezkoak ditugu, baina oker erabilita, hainbat albo-ondorio eta arazo sor ditzakete. Zein da erabilera desegoki hori saihesteko bidea?

Ahozko proposamen honetan gai baten ahozko azalpena egingo duzu, zure iritzia gehituta. Horretarako, gaiari buruzko zenbait datu eta ideia azaltzen dituen testu batean oinarrituko zara.

Ariketa egiteko hiztegi lagungarria eta zenbait ideia eskainiko dizkizugu, baita IKASBIL atarian gaiari lotuta dauden hainbat materialaren erreferentziak ere.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment