Elena Lopez Aguirre (Historia del rock vasco liburuaren egilea)
Gasteizko kazetari honek orain arte Euskal Herriko rockari buruz aurki daitekeen lanik osatuena egin du, Historia del rock vasco, abendutik liburu dendatan salgai dagoena. Gaztetxotatik musika zalea izan da Lopez eta 80ko hamarkadan Potato taldeko gitarra-jole izan zen. Egin-eko Bat, Bi, Hiru musika gehigarrian, El Tubo aldizkarian eta beste hainbat hedabidetan idatzi izan du. Horrez gain, Hertzainak, la confesión radical; Del txistu a la telecaster, crónica del rock vasco eta Potato reggae banda, la utopía de una Euskadi Tropical liburuak ere argitaratu ditu.
Laurogeigarren hamarkadako mugimendua dugu 'euskal rock erradikala'. Mugimendu hartako kide historiko batzuek oso iritzi kritikoa dute gaur egun. Hala ere, garai hartako musikak bizirik dirau oraindik. ...[+]
Niko Etxart kantariak, bere aitak eta koinatuak "Pum-ba-pa" abestia kantatuko dute. Ondoren, elkarrizketa txiki bat. Interesgarria da Niko Etxartekin euskara batuan egingo dutelako eta aitarekin, berriz, zubereraz. ...[+]