Exercises

Elikagaiekiko intolerantziaren argi-ilunak

Elikagai askotako etiketetan aurkitzen dugu gaur egun "glutenik gabekoa" eta tankerako esaldiak. Modan jarri da glutenik edo laktosarik gabe jatea.

Zer onura edo kalte ekar dezake glutenik edo laktosarik gabe elikatzeak? Eta zer dago moda horien atzean?

Gai hori abiapuntu, ariketa hauek proposatzen dizkizugu:

 

 

- Galderei erantzun eta talde txikian komentatu.
- Entzun bideoaren zati bat eta esaldiak esandakoekin bat datozen adierazi.
- Entzun bideo osoa eta galderen erantzun zuzena aukeratu.
- Hitz elkartuak: testua osatu dagokion hitzarekin. 
- Zenbait uste eta mitori buruz hitz egin, galderei erantzunez.
 

Interesatzen zaizu

  • Laktosarik eta glutenik gabeko dietak

    Laktosarik eta glutenik gabeko dietak

    Azkenaldian ugaritzen ari dira laktosarik eta glutenik gabeko produktuen iragarkiak. Izan al dezake modak eraginik dietan? Hainbeste al dira osagai horiekiko intolerantzia duten gaixoak?

    Laktosarik eta glutenik gabeko dietak
  • Zein da osasuntsu egoteko dietarik egokiena?

    Zein da osasuntsu egoteko dietarik egokiena?

    Jakina da dieta orekatu bat jarraitzea osasuntsu egoteko baldintza garrantzitsua dela. Eta zer esanik ez dietako elikagai horiek osasunerako propietate bereziak badituzte.

    Zein da osasuntsu egoteko dietarik egokiena?
  • Janari intolerantziak

    Janari intolerantziak

    Jaten hasi eta ondoeza sortu. Horrelako zerbait da janarien intolerantzia. Arraina jan eta ondoeza; ogia jan eta ondoeza; esnea edan eta ondoeza. Adituei kasu egitera, gainera, gero eta gehiago ematen den osasun-arazoa omen. Ondoeza edo zerbait larriagoa, sintomak ere ez bide dira-eta beti berdin agertzen. Hamaika janarik eragin dezake osasun-arazoa eta gehienak eguneroko dietan oso ohikoak, goiko adibideetakoak bezala. Horren ondorioz, gaur egun, oso kontuz hasten da haur txikiei janaria ematen, ezustekoa ahalik eta txikiena izan dadin. Hala ere, ez  omen da haurren kontua bakarrik, edozein adinetan agertu omen liteke. Kontu horietaz arituko zaigu Jabier Agirre medikua ariketa-sekuentzia honetan irakurri beharko dugun artikuluan eta hainbat argibide emango dizkigu gaiaren inguruan. Guztiok ere arazoaz hobeto jabetu gaitezen.

    Janari intolerantziak
 
 

Comments
Login for comment

C1
Feb 5, 2019
Number: 37959948
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1856