Aldizkari Digitala

Mikel Atxaga

Mikel Atxagak (Urnieta, 1932), kazetari, itzultzaile eta idazleak ez du aurkezpenik behar euskarazko kazetaritzan eta oro har euskalgintzan. Euskaltzaletu, Saturrarango apaiztegian euskaltzaletu zen eta lehen meza Lourdesen eman zuen. Baina apaizgoa utzi eta lasterrera buru-belarri sartu zen euskal kazetaritzan.

1971n Zeruko Argian hasi zen lanean eta 1977tik duela bi urte arte Deia egunkarian idatzi du. Berari zor dizkiogu, besteak beste, Deiadarrak, Gaztetxo, Ezkontza bidean eta Xalbador obrak, azken hau Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Bidegileak bildumaren baitan. Izan ere, hogei urte bete ditu Bidegileak izeneko bildumak. Euskararen eta euskal kulturaren sustapenean bidegile, bide-erakusle, sortzaile eta ekintzaile fin eta amorratuak izan direnen ibilbidea eta lana modu errazean ezagutzera ematea du helburu aipatu bildumak.

Hogei urteotan, 54 sorta kaleratu dira aipatu bildumaren barruan. Berrehunetik gora bidegileren bizitza eta lana, beste ehun baino idazle gehiagoren eskutik; emaitza oparoa ikuspuntu guztietatik begiratuta. Bidegileei buruzko bildumak, nahitaez, bidegile bat behar hauspo-emaile: Mikel Atxaga; bera izan da, 1997az geroztik, bilduma honen koordinazio eta zuzendaritzaz arduratu dena.

Horiez gain, itzulpen asko egin ditu Urnietako kazetari eta idazle honek, George Monlauren Mundua guztioi erakutsia, kasu.

1998an Rikardo Arregi Kazetaritza saria eskuratu zuen eta 2009an Merezimenduzko Argia Saria, euskarazko prentsan eta kultur munduan egin duen ibilbide luze eta oparoarengatik.
 
Comments
Login for comment