Aldizkari Digitala

Nellie Bly: Ikerketa-kazetaritzan emakume aitzindaria

Elizabeth Cochran (1864-1922), Nellie Bly ezizenez, emakume estatubatuar ausarta eta aitzindaria izan zen, besteak beste, 72 egunetan berak bakarrik munduari bira eman ziolako.

Ez zen hura izan Nellie Blyren lorpen bakarra. Besteak beste, 1887an, eri mental baten itxurak eginez, erietxe psikiatriko batean sartzea lortu zuen. Hamar egunean egon ondoren, New York World egunkarian salatu zuen bizi izandakoa. Kasua epaitegietara iritsi zen, eta egin zuen ikerketari esker, erietxeko baldintzak hobetzea erabaki zuten.

Bideo honetan Iraitz Agirre antropoloak emakume interesgarri honen biografiaren hainbat xehetasun emango dizkigu. Bideo osoa hemen ikus eta entzun dezakezu. 

Berriako web-orrialde honetan emakume honi buruzko xehetasun gehiago irakur ditzakezu.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA CAYERO. – Batzuetan gertatzen zaigulako, e zerbait topatzen dugula eta esaten dugu: ui! eta horri buruz zergatik ez dut nik ezer entzun orain arte? Eta hori gertatu zaizu, uste dut Iraitz eta gurekin konpartitzera zatoz. Ze guretzako plazera da. Arratsaldeon.
ILASKI SERRANO. – Arratsaldeon.
IRAITZ AGIRRE. – Bai, arratsaldeon, arratsaldeon. Ba onartu behar duzue betidanik izan naizela, ba oso bidaiaria, bidaiaria izan naiz, etxetik jaso izan dut hori eta adibidez 80, ez? munduari buelta 80 egunean, Julio Verneren nobela ezagunetik eratorritako marrazki bizidunak, pelikulak eta denak ikusi izan ditut betidanik. Eta duela gutxi ba sare sozialetan, sare sozialek ematen edo egiten dituzten opari hauek, eta Nellie Bly deskubritu nuen. Dela Julio Verneren ipuin honekin edo nobela honekin liluratuta zegoen ikerketa-kazetaritza egiten zuen estatu batuar bat. Eta berak ba erronka bota zuena, berak 80 egunean gabe, gutxiagoan buelta emango ziola munduari, eta horrela egin zuela.
AMAIA CAYERO .– Mmm.
IRAITZ AGIRRE .– Eta ba besteak beste, ba hori oso bidaiaria, bakarrik bidaiatu zuen eta egia esan ba bueno, ba hemeretzigarren mende bukaeran kokatu behar dugu 1890. urte bueltan, eta orduan begira urtetxo batzuk pasa direla eta ba horrelakoetan, ba hori ez? altxor hauek, eta non zegoen jende hau, ezta? Zergatik ez dakigu? Erreferente bezala edo, izen interesgarriak izan daitezkeelako.
ILASKI SERRANO. – Bueno, ikusten gabiltza, bere irudi bat, esandakoa hemeretzigarren mendera joango gara!
IRAITZ AGIRRE. – Bai, bai, bai.
ILASKI SERRANO. – Ez dago hain erraza, e?
IRAITZ AGIRRE .–  Ez, ez. ni bereziki asko harritu nau, ze Amaiak esaten zuena, ezta? Oso pertsonaia kuriosoa iruditu zait, kazetaritzan hasi zelako, e Pensilvaniako herritxo batean jaio zen bera, eta itxuraz e egunkari lokalean, garai horretan argitaratu omen zen zutabe bat esanez emakumeen langintza edo emakumeek egiteko zuten bakarra, ondo egiten zuten bakarra sukaldean lan egitea eta erditzea zela, ezta? Eta itxuraz, bueno bera Nellie Bly izenarekin, bere ezizena zen beste izen bat zuen, baina Nellie Blyrekin sinatu zuen eta bidali omen zuen gutun bat izan zela hain, hain, hain, hain gutun potentea (indar handikoa) iruditu zitzaiola editoreari, ibili zela bere bila, nork idatzi zuen hau eta kontratatu egin zuela, ezta?
Oso, oso ezohikoa garai horretan emakume bat kazetaritzan aritzea, baina kasu honetan ba Nellie Bly sartu omen zen eta bueno, hasieran bai ibili omen zen emakumeen gaiak jorratzen, e? Moda, sukalde kontuak eta, baina itxuraz oso tipa bueno, nahiko potentea (indartsua, ahaltsua) zen ….
Ez baina bueno, adibidez, emakume hau oso interesgarria izan zen ze, handik gero Mexikora joan zen, 6 hilabete eman zituen Mexikon, han kontatu omen zituen e ba garaiko diktadorearen e bueno, ez?, kristoren kronikak oso gogorrak egin zituen pixka bat Mexikoko egoera politikoren inguruan. Eta handik New Yorkera joan zen. Eta esaten da izan zela kazeta, “gonzo” kazetaritzaren asmatzailetako bat bezala, ezta? Hau da, “gonzo” kazetaritza da askotan kazetariak berak ia notizia berak baino e garrantzia gehiago hartzen duen, bueno kazetaritza mota hori, ezta?
Eta bueno Pulitzerrekin lan egin zuen eta bueno, Pullitzer, Hearts, ez? Garai pixka bat, kazetaritzatik eta pixka bat ezagunak egiten zaizkigu, eta bueno hauen kazetaritza modua zen notiziak ez badaude probokatu egin behar dira, ez? Eta Nellie Bly izan zen ba tipa oso ausarta eta ba pixka bat komentatzen genuen, ez? Oso ezaguna egin zen batez ere “Hamar egun erietxe batean” izeneko kronika edo erreportaje batengatik, ze tipak egin zuen e bueno, e eritasun mentalak zituenarena egin zuen eta gainera oso, oso erraz sartzea lortu omen zuen, bi mediku pasa omen zituen eta berak eroarena egiten, esateko modua… Egia da Estatu Batuetan nahiko figura ezaguna dela, ezta? Baina ez dakit, niri pixka bat 80 egunean eman buelta munduari, Phileas Fogg e Passepartout, ze izen hauek ezagunak egiten zaizkigu, egia da literaturakoak direla, baina benetako kasu hau ez, ez dakit, kuriosoa egiten zait. Hau ezagutzeko modukoa da, ez? Edo esan beharko luke emakume, emakume interesgarria izan zen. Eta gainera kasu honetan kazetaritza, ikerketa-kazetaritzaren aitzindaria izan zen heinean, adibidez erietxeko frenopatikoa, ez dakit oso ondo, beste abesti batengatik ezagutzen dut.
AMAIA CAYERO. – Bai.
ILASKI SERRANO. – Bai.
IRAITZ AGIRRE.  – Je, je je. “Revuelta en el frenopático”-rengatik, baina … E joe!, klaro (bai ba), bere kronika hain gogorra izan zen, ze torturak salatu zituen, esan zuen zelako egoera txarrean bizi ziren. Kristoren eskandalua izan zen Estatu Batuetan. Epaiketak egon ziren eta sistema e mentala jiratzen zuten osasungintza, e erreformatu egin behar izan zen, ez? bere, bere lanagatik, ezta? Baina hortaz aparte, jo! Kristoren grazia (..) baina opioa erretzen zen lekuetan ere infiltratu zen, infiltratu zen boxeoko kontuetan.. Eta hasieran bere anonimatua erabiltzen zuen ba horrelako kontuak egiteko, ezta? Eta adibidez, bidaiarena oso polita da, ze bera joan zenean editorearengana esatera berak hori egin nahi zuela. Editoreak esan zuen, bueno, beno, beno ezta pentsatu ere, ez? Ze emakume batek nola bidaiatuko du bakarrik, babes gabe, ez? Hori lehenengoa. Eta bigarrena izan zen nola bidaiatuko du emakume batek, ez? poltsa, halako poltsa handia beharko duen emakume batek bakarrik bidaiatzeko, e transbordoetan (ontzi-aldaketan) eta …..
AMAIA CAYERO.–  Bai, ez daukagu besterik buruan, bai.
IRAITZ AGIRRE . –  Ez, hori. Gainera, gaur egun oraindik ere horrelako gauzak, ez? babestuta egin behar dugu, bakarrik ezin dugu ezer egin.
ILASKI SERRANO. – Bai, oso topikoa da bai bata eta bai bestea, gaur egun ere bai, e!
IRAITZ AGIRRE. – Hori da, eta jarraitzen da hori egiten, ez? Eta orduan tipoak, editoreak esan zuen ba hori, erronka hori egiteko modu bakarra gizona izatea zela, ez?
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1 / B2
Sep 7, 2018
Number: 26060719
Source:
Dialect:
  • Gipuzkera
  • Batua
Duration: 05:00
Number of visits: 1506