Aldizkari Digitala

Joxe Miel Barandiaran Aierbe

25 urte dira Joxe Miel Barandiaran zendu zela.

 

 

Euskal antropologo, etnologo eta ikertzaile gipuzkoarra Gipuzkoan, Ataungo Perune-Zarre baserrian jaio zen, 1889ko abenduaren 31n eta bertan hil zen, 1991ko abenduaren 21ean, 101 urte zituela.


Bederatzi anaia-arreben artean txikiena zen Joxe Miel. Gasteizko Apaizgaitegian teologia eta filosofiako ikasketak egin eta gero Burgosko Eliz Unibertsitatean teologiako ikasketak burutu zituen 1915ean.


1916an etnografia alorreko ikerketaz arduratzen hasi zen; Telesforo Aranzadi eta Enrike Egurenekin batera, hogei urtez iraungo zuen etnografia taldea osatu eta Aralarko zenbait indusketa arkeologiko egitearekin batera, artikulu zientifikoak argitaratu zituen.

 

 

Barandiaranen lanaren zatirik handiena historiaurreko leize eta aztarnategiei buruzko ikerlanek osatzen badute ere, era guztietako lanak idatzi zituen.


Ikerketa etnologiko garrantzitsuak egin zituen; euskaldunon ezaugarriak aztertu, bildu eta ezagutarazi egin zituen.


Bere lanak, ondorengoen ikerketen oinarri eta abiapuntu bilakatu ziren.

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

 

  • ABIAPUNTU.- Punto de partida. Point de départ.
  • ARGITARATU.- Publicar. Publier.
  • AZTARNATEGI.- Yacimiento. Lieu de vestiges.
  • AZTERTU.- Analizar. Examiner.
  • BILDU.- Recopilar. Collecter.
  • EZAGUTARAZI.- Dar a conocer. Faire connaitre.
  • EZAUGARRI.- Característica. Caractéristique.
  • HISTORIAURRE.- Prehistoria. Préhistoire.
  • IKERKETA.- Investigación. Recherche.
  • INDUSKETA.- Excavación. Excavation.
  • LEIZE.- Cueva. Abîme, caverne.
  • OINARRI.- Base, fundamento. Fondement.
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Hementxe, Ataungo Perune Zarre baserrian jaio zen Joxe Miel Barandiaran 1989ko abenduan. Arkeologo eta etnografo garrantzitsuenetako bat izan da, zalantzarik gabe.
Aralarren ekin zion Barandiaranek historiaurreko ikerketari 1916an.
Mendizerra honetan entzun zuen lehen aldiz jentilen akabera adierazten duen Kixmiren kontakizuna.
Barandiaran museoko gidaria.- Mitologia eta arkeologia bat egin zituen, bai? Eskusa horrekin hasi zen arkeologia-munduan, bada, nolabait, jentilen bila hasi zen eta azkenean arrasto, giza-arrastoak topatzen bukatu zuen.
Esataria.- Erabat galtzeko zorian zeuden ohitura, sinesmen eta kondairak bildu zituen. Horien artean, bat zuen gustukoen.
Jon Aizpurua.- Torto deitzen diote Ataunen, Torto, Tortoa, bada bueno, hemendik kanpora, Tartalo bezala ezaguna dena, ezta? begibakarra, eta orduan, horren istorioa kontatzen zigun berak, hori zuela oso gogokoa.
Esataria.- 1936.ean Iparraldera erbesteratu zen, bere ilobak ez zuen 22 urte bete zituen arte ezagutu.
Joxe Miel Barandiaranen iloba.- Han nuen ezagunen bat, handik bidali zuen eta hark estraperloan eraman gintuzten, pasa gintuzten. Eta hantxe ikusi nuen, Saran. Harrituta, gizon txiki bat, hain txikia, baina bizkorra.
Esataria.- Munduan zehar ibili zen arren, Ataun beti eraman zuen bihotzean.
Joxe Miel Barandiaranen iloba.- Han igotzen omen zen Saran mendi batera eta ikusten omen zuen Aitxuko mendi punta hori, “Ai, ni horren babesera ez ote naiz bueltatuko sekula!”
Esataria.- Eta azken urteak jaioterrian eman nahi zituela-eta, Sara etxea eraiki zuen.
Jon Aizpurua.- Bada, 17 urte egin eta gero Ipar Euskal Herrian Ataunera etorri zenean, beti esaten zuen orduan sentitu zuen beroaldi eta poz harekin, bada, iraun zuela bizitza osoan.
Esataria.- Hemen errege-erreginen bisita jaso zuen.
Joxe Miel Barandiaranen iloba.- Helikopteroan etorri ziren. Hementxe jaitsi ziren eta guri ez ziguten inori arrimatzen utzi familiakoei.
Esataria.- Hamaika aitortza jaso zituen, baina gizon apala izan zen, amaren aholkuari jarraituz.
Jon Aizpurua.- “Ikusten duk? Orduan eta ale gehiago, orduan eta apalago. Bada, horrela izan behar duk hik ere”. Hori esan omen zion amak.
Esataria.- Euskal kulturaren aitak lanari emandako 75 urte luzeetan 575 idazlan plazaratu zituen.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Dec 21, 2016
Number: 2386504
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:29
Number of visits: 4367