Aldizkari Digitala

Thomas Alva Edison

Asmatzaile eta negoziogizon estatubatuar ezaguna 1847ko otsailaren 11n jaio zen Ohion eta New Jerseyn hil zen 1931ko urriaren 18an.

Thomas Alva Edisonen biografia laburra duzu segidan.

 

(Ohio, 1847- New Jersey, 1931). Asmatzaile estatubatuarra, garai modernoetako apartekoena. Asmatzaile izango zela erabat sinetsita zegoen Edison, eta amak etxeko sotoan laborategi txiki bat jartzen lagundu zion. 

 

Esperimentuetarako grina berarekin zuela, 12 urterekin uste zuen bere esku zegoela dirua irabaztea, bururatzen zitzaion ideia ederren bat gauzatuta. Halaber, zientzia-aldizkariak, liburuak eta tresneria erosten zituen etengabe. Detroitera joaten zen tren batean egunkariak eta litxarreriak saltzen zituen. Eta ekipaia eramateko bagoian laborategi bat egin zuen. Telegrafiatzen ikasi zuen, eta inprimatzeko prentsa bat, bigarren eskukoa, merke erosi ondoren, bere kabuz Weekly Herald egunkaria hasi zen argitaratzen.

 

 

Hurrengo urteetan hainbat hiritako enpresatan telegrafista aritu zen, eta aisialdian ikertu egiten zuen.

 

Urteek aurrera egin ahala, ezagun egiten hasi zen, dirua irabazten bere asmakizunekin. Hala, tresneria gehiago erosi zuen, eta langileak kontratatu.

 

Langile amorratua zen Edison. Ordu pila bat ematen zuen lanean: ez zion ordulariari begiratzen. Eta oso zorrotza zen langileekin. Ikaragarri lan eginarazten zien langileei, eta emaitza onak izan zituen maiz.

 

 

Sekulako lan-ahalmena zuen: horixe zuen onena. Ikertzen zebilenean edozein huskeriak aukera ematen zion beste berrikuntza baten zantzuak ikusteko. Menlo Park-eko (New York-etik gertu) lursaileko lantegian hasi berritan, soinu-bibrazioak grabatzeko gailu berri bat lortzeko lanean ari zen buru-belarri.

 

Gau eta egun aritu zen beharrean, eta azkenean, 1877ko abuztuan marrazki bitxi bat eman zion teknikari bati, bere langileetako bati, marrazkiko tramankulu arraro hura berehala egiten hasteko esanez. Azkenean, Edisonek makina piztu, eta guztiek entzun zuten abesti bat, apur bat lehenago langileetako batek kantatua. Fonografoa zen makina: Edisonek sortutako asmakizunik handienetakoa, nahiz eta bere asmakizunik ezagunena bonbilla izan zen.

 

 

Baina guztia ez zen arrakasta izan. Sekulako hutsegiteak ere izan zituen sarritan, ikertzen aritu, eta porrot egin! Hori gertatzen zitzaionean, beste material batzuekin jarraitzen zuen ikerketa, elkarren artean konbinatzen zituen materialak, eta aurrera egiten zuen etsi gabe.  

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Feb 11, 2014
Number: 1524501
Duration: 02:49
Number of visits: 10201