Aldizkari Digitala

John Lennon

Gaurko egunez jaio zen 1940an "The Beatles" musika-talde ospetsuko sortzaile eta lider John Lennon. Taldea 1970ean banandu zen, baina talde horren kantak oraindik bizirik daude, John bera bezala.

“Maitasuna ilunpetan eta biolentzia egun argiz egiten dugun mundu batean bizia gara” John Lennon

 

 

John Lennon Ingalaterrako Liverpool hirian jaio zen, 1940an. Osaba-izebek etxean hazi zuten, bera haurra zela banandu egin baitziren gurasoak. Georges osabak harmonika erosi zion umetan eta amak banjoa jotzen irakatsi. Eskolan ez zuen etorkizun handirik izan. Institutuko urteak ere ez zituen amaitu. Johnek 17 urte zituela garai latzak bizi izan zituen: polizia mozkor batek Johnen ama harrapatu autoarekin eta hil egin zen. Ama galtzeak bizitza osorako trauma eragin zion; pare bat kanta ere eskaini zizkion Lennonek: Julia eta Mother.

 

 

 


The Beatles taldea
 

The Beatles taldea 1960an jarri zen abian. Lehen kontzertuak Hanburgon eman zituzten. Taldekideak Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starr izan ziren.


Taldeko managerrak, Brian Epstein-ek, eragin handia izan zuen taldean; berak esan zien nola orraztu eta baita trajea janzteko ere. Ez gogo onez, baina onartu zuten. Urte hartan John Lennon ezkondu egin zen. Julian, semea, jaiotzean, aita kanpoan zen musika-taldearekin. 1963a zen. Sasoi hartan taldea aparretan zebilen, bai jaioterrian -Britainiar Inperioko Ordeneko kide izendatu zituzten-, bai AEBetan. Baina guztia ez zen ospe: kontzertuetan fanen oihuak musika bera baino ozenagoak ziren, eta Lennon konturatu zen zerbait oker zihoala. Besteak beste, horregatik idatzi omen zuen Help abestia. Handik gutxira taldeak jende aurrean abesteari utzi egin zion.


1966an Lennonek adierazi zuen The Beatles taldea Jesu Kristo bera baino ezagunagoa zela; Ondorioz, AEBetan taldearen diskoak erre eta Lennon bera mehatxatu egin zuten. Garai hartan taldea uztekotan ibili zen. LSDa ere ez zen lagunik aproposena sorkuntzarako.


The Beatles taldeak 27 abesti jarri zituen abestien zerrendaren lehen postuan, eta taldea banatu zenean ere abesti bat hala zeukaten. Taldea 1970ean desegin zen ofizialki, nahiz eta lehenagotik zegoen apurturik. Berriki, McCartneyk esan du taldea ez zela Yoko Onoren erruz banatu, nahiz eta jende askok horrela pentsatzen duen oraindik.

Bakearen alde
 

1969an Yoko Onorekin ezkondu zen. Biek 14 litografia argitaratu zituzten, ezkonbidaiari buruzkoak. Horietako batzuk lizuntzat jo ziren, beste batzuk debekatuak izan ziren eta beste batzuk konfiskatuak. Urte hartan bertan argitaratu zuten senar-emazteek Live Peace in Toronto diskoa, Britainia Handiak Vietnamgo gerran parte hartu izana salatzeko.


1971an Lennonen abestirik mitikoena kaleratu zen: Imagine. Abestiaren atzean Yoko Ono omen dago, txikitan 2. Mundu Gerra jasan baitzuen Japonian. Kantak bertsio asko ditu (Madonak, Peter Gabrielek eta beste askok abestu dute) eta Amnistia Internationalen ereserkia da. Baina kritikak ere izan ditu: “imajinatzen jabetzarik ez dela existitzen” dio abestiak; hori abesten zuenak 150 milioi dolar zituen. Kanta horrek sortutako erreakzioen ondorioz, Lennon atzerrira bidaltzen saiatu zen AEBetako Gobernua.

Lennonen heriotza

 

1975ean bigarren semea jaio zen, Sean, eta musikarekin eten egingo du hiru urtez semeaz arduratzeko. New Yorken bizi zen Yoko eta Seanekin, Dakota eraikinean. 1980ko abenduaren 8an, Mark David Chapman-ek tiro egin zion Johni, atzetik bost aldiz, etxeko atarian. Barne-ahots batek esan omen zion: “Egizu, egizu, egizu!”. 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Dec 9, 2013
Number: 1482395
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 4759