Aldizkari DigitalaGARAGUNEak, egunean zeharreko bizitzan lagungarriAdimen-urritasuna duten gipuzkoar askok Donostiako Goyeneche Fundazioa Erakundeak kudeatzen dituen Zentroetan (GARAGUNEak) ematen dituzte eguneko ordu gehienak.Zentro horietan eskaintzen diren zerbitzuak eta bete nahi dituzten helburuak zein diren jakin nahi izan dugu. Segidan duzun azalpenean zalantza horiek argitzen saiatuko gara. Erakundea Donostiako Goyeneche Fundazioa 1950. urtean sortu zen erakunde ongile, pribatu eta irabazi asmorik gabekoa da. Bere helburua adimen urritasuna duten pertsona helduei zerbitzuak eskaintzea da, arreta okupazionalaren bitartez. 40 profesional baino gehiagok egiten dute lan bertan, Gipuzkoan zehar dituen hamaika kokalekuetan. Gaur egun hamaika GARAGUNE daude Gipuzkoan: Berioko egoitza nagusia. Argazkia: Michelena. Zentroetako erabiltzaileak Adimen urritasuna duten pertsonak hartzen dituzte GARAGUNEek. Adin ezberdinetakoak dira eta denak ere Gipuzkoan bizi direnak. Gipuzkoako Foru Aldundiak bideratzen ditu pertsona hauek GARAGUNEetara. Zerbitzu eta helburuak FGren helburua da bere zentroetara doazen erabiltzaileen emaitza pertsonalak lortzea eta horretarako Bizitzeko Era Ezberdinen Oinarrizko Plana izeneko plana garatu eta martxan jartzen dute. Plan hau aldizka berraztertzen da pertsonaren eta bere ingurunearekin batera. Erakundearen egitekorik garrantzizkoena pertsonei honako helburuak lortzen laguntzea da: Informazio gehiago,Donostiako Goyenetxe Fundazioaren webgunean. Interesatzen zaizu
![]() |
|