HABE Ikasbil Dokuteka

Laguntza Bilaketa

Transplantea, bizi-kalitatea hobetzeko

2.500 pertsonak baino gehiagok transplanteren bat egin dute azken hamarkadan Euskal Autonomia Erkidegoan. Transplante horien artean giltzurrunekoa da ugariena.

Arantxa Lazkanori giltzurrun-transplantea egin zioten. Bere esperientzia eta transplanteak bizimoduan ekarri zion aldaketa kontatzen ditu bideoan, besteak beste.

Transkripzioa

Arantxa Lazkano naiz, zarauztarra naiz, orain 62 urte dauzkat eta gaixotu nintzen 25ekin edo horrela. Eta transplantea, aurten egingo ditut 28 urte transplantatuta. Orduan, 25etik gutxi gorabehera 35erako tartean egondu (egon) nintzen gaixorik. Orain ere hala naiz, baina bueno, ni ez naiz kontsideratzen gaixo nagoenik, oso ondo nagoelako.

1. Noiz gaixotu zinen?
Ni gaixotu nintzen udaran (udan), Galiziatik etorri nintzenean, hasi nintzen gaizki sentitzen. Lanera joaten nintzen eta mareatzen (zorabiatzen) nintzen, normalean digestioak,  digestio txarrak bezala. Orduan ez zen analitika (analisi klinikoetan) normaletan ez zen ikusten giltzurrunen funtzioa. Eta orduan niri ez zidaten nabarmentzen giltzurrunak ez zidala ondo funtzionatzen.

Horrela gutxi gorabehera ibili nintzen irailetik hurrengo urteko udaberrira arte edo horrela, batik bat, nekatuta eta gaizki sentituz. Gero jada udaberrian batek esan zidan hemen Donostiako mediku batengana etortzeko. Hark segituan, ikusita bakarrik ere, ikusi zituen analisiak baina esan zidan “ez, hemen falta da… Niretzako zuk daukazu zerbait giltzurrunekoa, esaten didazun sintomagatik”. Gero, nefrologoarengana joan nintzen, egin zizkidaten proba batzuk, esaten zidan bueno oraindikan (oraindik) zerbait funtzionatzen dizu giltzurrunak, baina iritsiko zara dialisira eta abar. Eta bueno, egia esan behar bada 25 urterekin hori esaten dizute eta  mundua goitik behera.

2. Eta dialisira joan behar zenuela entzun zenuenean…
Orduan hasi zen borroka bat: “Ni ez naiz dialisira sartuko eta egin behar dena egingo dugu!” Eta pasa nituen ziren petrikilo, mediku, partikular, ez partikular… Ziren guztiak. Esaten zidaten dena egiten nuen… Horrela, bat zela bestea zela, 8 urte edo… Dialisian hasi nintzen gainera ni suertedun (zortedun) bat izan nintzen: normalean dialisia egiten dute astean hirutan, nik astean bitan egiten nuen.

3. Dialisira noiz arte joan zinen transplantea egin aurretik?
Ni hasi nintzen martxoan, eta bi urte eta hilabete. Handik bi urtera, apirilean, niri aurrenengo aldiz deitu zidaten, lanean ari nintzen eta deitu zidan medikuak, iluntze hartan dialisia egitera joan behar nuen… Eta deitu zidan medikuak eta esan zidan: “Arantxa, gaur etortzen zarenean dialisira, hemendik Bilbora zoaz, giltzurrun bat dago zure tipajeko (klaseko) zera… Hurrengo goizean, bat niretzako zen! Nik argi neukan, ahal baldin bazen, transplante bat behar nuela.

Itxi
Joan mahaigaineko bertsiora