HABE Ikasbil Dokuteka

Laguntza Bilaketa

Krisiaren ondorioz gutxiago erabiltzen dira antisorgailuak

Antisorgailuen erabilerak behera egin du. Horretarako arrazoi nagusietako bat krisia da.

Erabili nahi den metodoaren prezioari garrantzia ematen zaio.

Transkripzioa

Berriemailea.- Antisorgailuen erabilerak behera egin du. Horretarako arrazoi nagusietako bat krisia da. Erabili nahi den metodoaren prezioari garrantzia ematen baitzaio.
Roberto Lertxundi.- Prezioa da, prezioa inportantea da. Ez da izan orain arte, baina orain inportantea da. Gero, gobernuaren politika baita ere, ze desfinantzatzen ari dira medikamentu batzuk.
B.- Antisorgailuen erabilerak behera egiteko beste arrazoi bat politikoa da. Joan den udaz geroztik emakume askorentzat eraginkorrak ziren metodo antikontzeptiboei finantziazio publikoa kendu zaienetik erabiltzeari utzi diote hainbatek.
Gure gizartean etorkin gehiago izateak ere badu zerikusirik, ohitura desberdinak dituztelako. Arreta ematen duen datua: Estatuko populazioaren ehuneko 12 etorkinak izanik, abortura jotzen duten emakumeen 10etik 4 etorkinak direla, proportzio altua, hortaz.
Larrialdiko pilulari dagokionez, estatuan urtean 600.000 emakumek eskatzen dute. Frantzian eta Europako beste herrialde askoren azpitik.
Ostegunean, Donostiako Kursaalen hasiko den gai honi buruzko kongresuan abortuaren lege erreformaren ondorioez eztabaidatuko da. Bertan emango dira ezagutzera 2000 emakumeri egindako inkestaren emaitza esanguratsuak.

 

 

 

 

Itxi
Joan mahaigaineko bertsiora