HABE Ikasbil Documents

Laguntza Bilaketa

Andoni Aizpuru, eguraldi-gizona

Metereologiaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Andoni Aizpururi Euskadi Irratian egindako elkarrizketa daukazu hemen.

Transcription

ESATARIA. Eguraldiak naturaren aldartea adierazten du?

ANDONI AIZPURU. Bai, bai, eta batzuetan natura, gainera, bueno, zein aldakorra den erakusteko ere balio du, ez? Eta batez ere topikoak, eguraldian erabiltzen diren topiko horiek, askotan, maiz, ez direla betetzen, ez?

ESATARIA. Zergatik haserretzen da horrenbeste eta horren bortitz? Halako uholde, ziklogenesi, lehorte?

ANDONI AIZPURU. Seguru asko, abisua emateko, ezta? “Zer ari zarete egiten ama lurrarekin”, ez? Uste dut azken aldi honetan, ba ez dugula batere ondo zaintzen, eta beharbada, horixe ari da esaten, ez? “Hi, kontuz, ze bestela begira zer datorkizuen”. Baliteke hori izatea.

ESATARIA. Dena dela, ez al gara oso kexati bihurtu, lehen ere izango ziren ba, tximista, trumoia, haizete edota eurite galantak?

ANDONI AIZPURU. Bai, eta holako goretex-ik eta holako kotxerik eta ez zeukaten, ezta, zalantzarik gabe. Ba erabat ipurterre bihurtu gara, euri pixka bat egin duelako ja “ba, hau ze eguraldia”; eta, zalantzarik ez daukat, ez? Ai, larre motzean, ez dakit, hasitako jende gutxi samar ote dagoen.

ESATARIA. Zu eguraldi kontutan hasi zinenetik, sumatu al duzu klima-aldaketarik?

ANDONI AIZPURU. Bai, begira, esan dut hogei urte pasatxo dira eta, hombre hogei urteko epea ez da klimaz hitz egiteko nahikoa izaten, hala diote nolabait aditu horiek, baina nik sumatzen dut, ezta? Nik 50 ditut gaur –eta begira mende erdia–, eta ni mutikoa nintzela, Gabiriako tontorrean metro erdiko elurtea ez zuen urtero egiten, baina nahiko sarri bai. Aspaldi honetan, nik batez ere elurraren zera kontu horretan igartzen diot, ez? Eta, bueno, gero euri gehiago, gutxiago, kolpeagokoa, tenperatura epelagoa, hori oso aldakorra da, baina neguak gero eta epelagoak direla, horretan e nahiko garbi dago, bai.

ESATARIA. Zu ze eguraldi duzu gustuko?

ANDONI AIZPURU. E … ezagutzen nauenak badaki, ezta? Elurra eginez gero, nik e …, ni elurrarekin sekula ez naiz aspertu gaur arte. Eta bestela, garaian garaikoa, bai.
ESATARIA. Hego-haizeak eta ilargi beteak ikaragarri eragiten omen diote gizakiari, Andoni?

ANDONI AIZPURU. Niri behintzat bai. Niri bai biek gainera, e? Hego-haizea gustatzen zait baina uf, ez lo egin, ba eta gero ilbeteak batez ere, buf asko aztoratzen nau, e? Lo egin gabeko gaua dezente izan ditut, beraz bai hori, neu behintzat bai.

Andoni Aizpuru, eguraldi-gizona
Itxi
Go to desktop version