HABE-Ikasbil.net - Exercises http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/atazak?orria=0&order=modified+desc&tagCloudId=101010&tagCloudId=223504&tagCloudId=224193&tagCloudId=100956 eu-es HABE <![CDATA[Exercises: Triglizeridoak. Sekuentzia.]]> http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/atazak-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_Ta0p&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=501005 Triglizeridoak. Sekuentzia.

Triglizeridoak gorputzean eta elikagaietan gehien agertzen diren gantzen forma kimikoak dira, odol-zirkulazioan barrena zirkulatzen dutenak, eta odol-analisi baten bidez ezagutzen da odolean dagoen triglizeridoen maila. Proba horren nondik norakoak azalduko ditu irakurri eta aztertuko duzun artikuluak. Ondoren, triglizeridoen maila altuegia daukan pertsona baten kasua aztertuko duzu kontsultako elkarrizketan, eta arazoa konpontzeko medikuak emandako aholkuak ezagutzeko aukera izango duzu.

Fri, 15 Apr 2011 05:07:00 +0200 B2 Elementu pragmatikoak Diskurtsoaren Koherentzia Irakurriaren ulermena Ulermen xehea Testu motak Sintaxia Azalpena Lexikoa Ahozkoaren ulermena Mintzamena Trebetasunak Adierazpide linguistikoak Testu erak Irakurketa xehea
<![CDATA[Exercises: Zer0,7 elkartea. Sek.]]> http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/atazak-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_Ta0p&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=501006 Zer0,7 elkartea. Sek.

Zer0,7 pobrezia eta marjinazioekiko elkartasuna adierazteko plataforma da. Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako langileek osatzen duten talde honi buruzko erreportajea irakurtzeko aukera izango duzu sekuentzia didaktiko honetan. Informazioa aztertuta, besteak beste, elkartasun-funtsekin bultzatzen dituzten ekimenak, elkartearen helburuak edota aurrera begirako proiekzioak ezagutuko dituzu.

Fri, 15 Apr 2011 05:07:00 +0200 B2 Elkarrizketa Elementu pragmatikoak Testu motak Sintaxia Diskurtsoaren Koherentzia Ahozkoaren ulermena Lexikoa Irakurriaren ulermena Trebetasunak Adierazpide linguistikoak Ulermen xehea Irakurketa xehea
<![CDATA[Exercises: Eskizofrenia. Sekuentzia]]> http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/atazak-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_Ta0p&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=501002 Eskizofrenia. Sekuentzia

Eskizofrenia gaixotasun mental ezaguna da, baina zehazki zer den eta gaixoek izaten dituzten zailtasunez ezer gutxi dakigu, oro har. Lehen atazan irakurri eta aztertuko duzun artikuluari esker, eskizofreniaren ezaugarriez, arrazoiez eta tratamenduez gehiago jakiteko aukera izango duzu.
Bigarren atazan ikusiko duzun bideo-pasartean, ordea, burmuinaren alde fisikoari erreparatuko diozu; horrela, eskizofrenia bezalako gaixotasun mentaletan burmuineko tolesturek izan lezaketen garrantzia aztertuko duzu atazan zehar.

Fri, 15 Apr 2011 05:05:00 +0200 B2 Elementu pragmatikoak Albistea Diskurtsoaren Koherentzia Irakurriaren ulermena Ulermen xehea Testu motak Sintaxia Azalpena Lexikoa Ahozkoaren ulermena Trebetasunak Adierazpide linguistikoak Testu erak Irakurketa xehea
<![CDATA[Exercises: Keratokonoa. Sekuentzia]]> http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/atazak-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_Ta0p&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=501001 Keratokonoa. Sekuentzia

Galdakao-Usansoloko Oftalmologiako Zerbitzuan begiarekin lotutako patologia ugari artatzen dira eta lehenengo atazan horietako bat ondo ezagutzeko aukera izango duzu. Izan ere, Elena Noguera espezialista keratokono izeneko patologiaz arituko da irakurri eta aztertuko duzun erreportajean.
Bigarren atazan, keratokonoa tratatzeko teknika berri bati buruzko bideo-pasartea ikusiko duzu. Rekalde doktoreak Bilboko klinikan erabiltzen hasi den cross-linking deritzan teknika azalduko du. Berak esandakoan oinarrituta, prozeduraren azalpena berrosatuko duzu.

Fri, 15 Apr 2011 05:04:00 +0200 B2 Elkarrizketa Elementu pragmatikoak Diskurtsoaren Koherentzia Idazmena Irakurriaren ulermena Ulermen xehea Testu motak Sintaxia Azalpena Ahozkoaren ulermena Lexikoa Mintzamena Trebetasunak Adierazpide linguistikoak Irakurketa xehea
<![CDATA[Exercises: Burusoiltasuna. Sekuentzia]]> http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/atazak-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_Ta0p&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=494864 Burusoiltasuna. Sekuentzia

Buruko ilea edertasun-zeinua da, eta horrexegatik, burusoiltasuna sarritan izan ohi da medikuaren kontsultagai. Aurreneko atazan, burusoiltasun-motak zein diren eta horiei aurre hartzeko baliabideak ezagutzeko Jabier Agirrere medikuaren artikulu bat irakurri eta aztertuko duzu. Bigarrenean, tratamendu egokia erabakitzeko gakoak erakusten duen bideoa ikusiko duzu. Hori oinarritzat hartuta, fase desberdinetan dauden bi kasu tratatzeko aholkuak emango dituzu.

Thu, 24 Feb 2011 07:46:00 +0100 B2 Elementu pragmatikoak Diskurtsoaren Koherentzia Irakurriaren ulermena Ulermen xehea Testu motak Sintaxia Azalpena Lexikoa Ahozkoaren ulermena Adierazpide linguistikoak Trebetasunak Testu erak Irakurketa xehea
<![CDATA[Exercises: Larrialdietako zerbitzuko medikua. Sekuentzia]]> http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/atazak-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_Ta0p&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=490578 Larrialdietako zerbitzuko medikua. Sekuentzia

Larrialdietako zerbitzuko medikuek erantzukizun handia dute euren lanean. Zeregin horretaz hitz egin du Txus Armentia Galdakao Usansolo Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzuko medikuak. Lehen atazan irakurriko duzun elkarrizketa aztertuz, lanbide honi buruzko xehetasunak ezagutuko dituzu.

Bigarren atazan, berriz, hiztegi-kontuez arituko zara. Oraingoan, larrialdietan aski ezaguna den "anbulantzia medikalizatua" terminoari buruzko iritzia emango du Jabier Agirre adituak irratsaio batean.

Wed, 12 Jan 2011 07:20:00 +0100 B2 Elementu pragmatikoak Diskurtsoaren Koherentzia Irakurriaren ulermena Ulermen xehea Testu motak Sintaxia Lexikoa Ahozkoaren ulermena Mintzamena Adierazpide linguistikoak Trebetasunak Argudioa Irakurketa xehea
<![CDATA[Exercises: Eskuzko drainadura linfatikoa. Sekuentzia]]> http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/atazak-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_Ta0p&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=490071 Eskuzko drainadura linfatikoa. Sekuentzia

Osakidetzako errehabilitazio-zerbitzuetan eskuzko drainadura linfatikoak (EDL) hartzen duen lekua eta terapia honen gaineko xehetasunak aztertzeko aukera izango duzu gaurkoan. Santiago Ospitalean lanean ari diren bi fisioterapeutak azalduko dizkigute lan berezi honi buruzko ezaugarri nagusiak. Ondoren, kontsultako elkarrizketan, EDLaren eta masajearen arteko aldea zein den aztertuko duzu.

Wed, 05 Jan 2011 08:11:00 +0100 B2 Elementu pragmatikoak Sintaxia Diskurtsoaren Koherentzia Ahozkoaren ulermena Lexikoa Irakurriaren ulermena Trebetasunak Adierazpide linguistikoak Ulermen xehea Irakurketa xehea
<![CDATA[Exercises: Osakidetzako Euskara Zerbitzua. Sekuentzia]]> http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/atazak-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_Ta0p&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=489854 Osakidetzako Euskara Zerbitzua. Sekuentzia

Osakidetza barruan euskararen erabilera sustatzeko lan egiten duen erakundea da Euskara Zerbitzua. Zerbitzu honen berri izango duzu aurrenengo atazan irakurriko duzun erreportajeari esker, eta testua aztertzearekin bat, orain arte egindako lanak eta aurrera begirako erronkak ezagutzeko aukera izango duzu.
Ondoren, duela urte batzuk ahozko euskara sustatzeko Donostia Ospitaleko langileek abian jarri zuten kanpaina baten berri izango duzu, eta hura antolatzeko arrazoiak aztertuko dituzu.

Mon, 03 Jan 2011 09:46:00 +0100 B2 Elementu pragmatikoak Sintaxia Aditza Diskurtsoaren Koherentzia Ahozkoaren ulermena Lexikoa Irakurriaren ulermena Trebetasunak Adierazpide linguistikoak Ulermen xehea Irakurketa xehea
<![CDATA[Exercises: Hezur-muineko ziztada. Sekuentzia]]> http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/atazak-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_Ta0p&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=484086 Hezur-muineko ziztada. Sekuentzia

Hezur-muineko ziztada izango duzu hizpide sekuentzia honetan. Lehenengo atazan azterketa zer-nolakoa den irakurri eta aztertuko duzu. Bigarrenean, haurrari proba egiteko baimenaz eta prozeduraz arituko zara kontsultako elkarrizketan entzundakoa aztertuz.

Mon, 25 Oct 2010 09:29:00 +0200 B2 Elementu pragmatikoak Diskurtsoaren Koherentzia Irakurriaren ulermena Ulermen xehea Argibideak Testu motak Aditza Sintaxia Azalpena Ahozkoaren ulermena Lexikoa Mintzamena Trebetasunak Adierazpide linguistikoak Testu erak Irakurketa xehea
<![CDATA[Exercises: HIESaren Aurrezaintza eta Kontroleko Plana]]> http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/atazak-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_Ta0p&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=484082 HIESaren Aurrezaintza eta Kontroleko Plana

Hiesaren Kontrako Borrokaren Munduko Eguna dela-eta, gai horrekin lotutako sekuentzia daukazu hemen. HIESaren aurkako borrokan, aurrezaintzak eta gaitza kontrolpean edukitzeak berebiziko garrantzia dute. Helburu hori duten bi unitate edo zentro aurki ditzakegu EAEn, bata Donostian eta bestea, Bilbon. Sekuentzia didaktiko honetan, Donostiako unitatearen zereginak ezagutuko dituzu aurreneko atazako artikuluari esker. Bestalde, bigarren atazan, zentrora hurbildu den pazientearen eta bertako langileen arteko elkarrizketa aztertuko duzu.

Mon, 25 Oct 2010 09:27:00 +0200 B2 Elementu pragmatikoak Sintaxia Diskurtsoaren Koherentzia Ahozkoaren ulermena Lexikoa Irakurriaren ulermena Trebetasunak Adierazpide linguistikoak Ulermen xehea Testu erak Irakurketa xehea